astelehena, maiatza 30, 2016

NEREAREN URTEBETETZEA

Pasadan  ostiralean Nerearen urtebetetzea   gelan ospatu  genuen  tarta oso  gosoa  izan zen  baina ostiralean ez zen izan bere urtebetetzea larunbatean izan zen.
Eta 7urte egin zituen  oso ondo pasatu genuen  arrastian tarta jan genuen eta larunbatean Opari asko artu zuen Nereak


Eunate Iker, Beñat, Arkaitz, eta Ernai egin dute
Haiek egin duten moduan aurkeztu da. Hau da, zuzendu barik dago.

osteguna, maiatza 26, 2016

EREIN

Dislistak indabak eta barbantxoak erein genituen, egun  gutxi pasa eta gero dilistak eta indabak jaio ziren baina bartbantxoak ez. Berriro egin dugu eta zain gaude. 
Atzean dilistak , aurrean indabak eta ezkerraldean ???

asteartea, maiatza 10, 2016

OSTALARITZA ESKOLAN

  SUKALDARITZA ESKOLAN
   Maiatzaren 4an, 1go eta 2.mailakoak Sukaldaritza Eskolara joan ginen.

Eskolan 9:00tan puntu-puntuan egon behar ginen, autobusa hartzeko.
Baina gure autobusa pixka bat berandu etorri zen.

Nerea izeneko neska, izan zen gure begiralea eta berarekin gauza asko egin genituen.

Lehendabizi azukrea nondik ateratzen zen azaldu zigun.
JUAN DAVID EZ DAGO

Gero eskuak garbitzera joan ginen eta Nereak Fondant-ezko marigorringoa nola egin behar genuen azaldu zigun. Bakoitza bere marigorringoa egiten hasi zen eta batzuk arazoak izan zituzten fondant-ekin, eskuetan itsatsita gelditzen zitzaien eta.


Ondoren, elikagai osasuntsuei buruzko bideo bat ikusi genuen. Bideo horretan, osasuntsu egoteko denetarik jan behar dela esan zuten.

Segidan Nereak elikagaien piramidea erakutsi zigun eta batzuk elikagai ezberdinen irudiak buruan jantzita, lurrean markatuta zegoen piramide bat osatu genuen.

Amaitzeko, Nereak elikagaien fitxa bat banatu zigun. Fitxan, bakarrik elikagai osasuntsuak margotu behar genituen.

Fondant-ekin egindako marigorringoa eta han erabilitako  amantala etxera eraman genituen.

Oso ondo pasatu genuen eta oso gustura egon ginen.









igandea, maiatza 08, 2016