asteartea, maiatza 10, 2016

OSTALARITZA ESKOLAN

  SUKALDARITZA ESKOLAN
   Maiatzaren 4an, 1go eta 2.mailakoak Sukaldaritza Eskolara joan ginen.

Eskolan 9:00tan puntu-puntuan egon behar ginen, autobusa hartzeko.
Baina gure autobusa pixka bat berandu etorri zen.

Nerea izeneko neska, izan zen gure begiralea eta berarekin gauza asko egin genituen.

Lehendabizi azukrea nondik ateratzen zen azaldu zigun.
JUAN DAVID EZ DAGO

Gero eskuak garbitzera joan ginen eta Nereak Fondant-ezko marigorringoa nola egin behar genuen azaldu zigun. Bakoitza bere marigorringoa egiten hasi zen eta batzuk arazoak izan zituzten fondant-ekin, eskuetan itsatsita gelditzen zitzaien eta.


Ondoren, elikagai osasuntsuei buruzko bideo bat ikusi genuen. Bideo horretan, osasuntsu egoteko denetarik jan behar dela esan zuten.

Segidan Nereak elikagaien piramidea erakutsi zigun eta batzuk elikagai ezberdinen irudiak buruan jantzita, lurrean markatuta zegoen piramide bat osatu genuen.

Amaitzeko, Nereak elikagaien fitxa bat banatu zigun. Fitxan, bakarrik elikagai osasuntsuak margotu behar genituen.

Fondant-ekin egindako marigorringoa eta han erabilitako  amantala etxera eraman genituen.

Oso ondo pasatu genuen eta oso gustura egon ginen.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina